Espezialistak piezen plano bidezko doitasun mekanizazioan
943 529 925
?
Egilen, produkzio baliabide modernoak erabiltzen ditugu piezen mekanizazioa egiteko

PRODUKZIO BALIABIDEAK

Lan egiten dugun sektoreetan kalitate maila egokiak lortzeko, produkzio baliabide modernoak eta aurreratuak ditugu; horiei esker, zerbitzu profesionala eta bizkorra berma dezakegu, gure bezeroek eskatzen dituzten kalitate eta doitasun berme guztiekin. Berrikuntzarekin eta teknologia berriekin dugun konpromisoari eta haietarako orientazioari esker, doitasun mekanizazioan diharduen erreferentziazko enpresetako bat gara gure ingurunean.

Gure makina guztiek Mori Seiki fabrikatzaileak
bermatzen duen doitasuna eta kalitatea dute.
Gure produkzio baliabideek doitasun mekanizazioen kalitatea bermatzen dute
Gure produkzio baliabideek doitasun mekanizazioen kalitatea bermatzen dute

Gaur egun, 4 ardatzeko mekanizazio zentroak ditugu, eta 850 x 600 x 500eko piezak mekanizatzeko prozesuak oso kalitate eta doitasun handiarekin egiteko aukera ematen digu horrek. Gainera, CNC tornuak ditugu, 4 ardatzekoak horiek ere (X, Y, Z, C), dorre motordunarekin eta Ø 420ra bitarteko lan ahalmenekin. Barra elikagailua eta Ø 80ra bitarteko barra neurria ditugu. Horri esker, serie luzeak egin ditzakegu pieza konplexuekin, eta barne-fresaketak, txabeteroak eta barneko koipeztaketa artekak mekanizatzen ditugu, besteak beste.

Gure bezeroen premietara egokitzen gara, eta urteko 30.000 ordutik gorako produkzio ahalmen malgua dugu.

Urteko 30.000 ordutik gorako produkzio ahalmen malgua dugu doitasun mekanizazioan
Doitasun mekanizazioan emandako 30.000 ordu eskaintzen dizkizugu zure enpresa proiekturako

Laguntza behar al duzu zure proiekturako?

Jarri gurekin harremanetan, eta soluziorik onena bilatuko dizugu.

IDATZI IEZAGUZU DEITU IEZAGUZU