Espezialistak piezen plano bidezko doitasun mekanizazioan
943 529 925
?
Piezen plano bidezko doitasun mekanizazioa

ESPEZIALISTAK PIEZEN PLANO BIDEZKO DOITASUN MEKANIZAZIOAN

ESPERIENTZIA - ZERBITZUA - KALITATEA - DOITASUNA
DOITASUN MEKANIZAZIOAK

DOITASUN MEKANIZAZIOAK

Merkatuko produkzio baliabiderik aurreratuenak ditugu, hauei eta profesionalen taldeari esker, pieza multzo txikien mekanizazio eta muntaketa prozesu osoa egin dezakegu eta pieza guztiz amaituta entregatu diezaiekegu gure bezeroei.

Mekanizazioaren aurreko eta ondorengo prozesu guztiez arduratzen gara, hala nola azaleko tratamenduez (ilunketa, nikeleztaketa, kromoztaketa eta abar), tenplaketez edo artezketez.

Egilen, metalezko piezak fabrikatzen ditugu doitasun handiko CNC mekanizazio bidez
Metalezko eta plastikozko piezen fabrikazioa doitasun handiko CNC mekanizazio bidez

Kalitatea eta esperientzia

Kalitate sistema ISO 9001:2015 Lloyd´s Register LRQA enpresak 10362683 ziurtagiri zenbakiarekin ezarria; gure bezeroen segurtasuna eta konfiantza areagotzen du, eta lehen urratsa da etengabeko hobekuntzarako bidean. Gainera, gure produktuen kalitate kontrola ziurtatzeko beharrezkoak diren baliabideak ditugu.

Egilek doitasun mekanizazioan eskaintzen duen kalitateak eta esperientziak Lloyd's Register enpresaren ziurtagiria jaso du

Produkzio baliabideak eta instalazioak

Teknologiaren abangoardian kokatuta gaude, eta gure makineria parkeari esker, urteko 30.000 ordutik gorako produkzio ahalmena eskaini dezakegu. 1.200 m2-tik gorako azalera dugu zure zerbitzura, honela banatuta: Mekanizazio eremua, bulegoak, metrologia gela (20 ºC-tan), biltegia eta salgaiak hartu eta bidaltzeko eremua.

Produkzio ahalmena: 30.000 ordu baino gehiago urtean.
Egilen, metrologia gela bat dugu gure doitasun mekanizazioko lanetan kalitaterik handiena bermatzeko.