Merkatuko produkzio baliabiderik aurreratuenak ditugu, hauei eta profesionalen taldeari esker, pieza multzo txikien mekanizazio eta muntaketa prozesu osoa egin dezakegu eta pieza guztiz amaituta entregatu diezaiekegu gure bezeroei.
Mekanizazioaren aurreko eta ondorengo prozesu guztiez arduratzen gara, hala nola azaleko tratamenduez (ilunketa, nikeleztaketa, kromoztaketa eta abar), tenplaketez edo artezketez.
Kalitate sistema ISO 9001:2015 SGS International Certification Services enpresak ES24/00000493 ziurtagiri zenbakiarekin ezarria; gure bezeroen segurtasuna eta konfiantza areagotzen du, eta lehen urratsa da etengabeko hobekuntzarako bidean. Gainera, gure produktuen kalitate kontrola ziurtatzeko beharrezkoak diren baliabideak ditugu.
Teknologiaren abangoardian kokatuta gaude, eta gure makineria parkeari esker, urteko 30.000 ordutik gorako produkzio ahalmena eskaini dezakegu. 1.200 m2-tik gorako azalera dugu zure zerbitzura, honela banatuta: Mekanizazio eremua, bulegoak, metrologia gela (20 ºC-tan), biltegia eta salgaiak hartu eta bidaltzeko eremua.
Produkzio ahalmena: 30.000 ordu baino gehiago urtean.