20 urtetik gorako esperientzia dugu piezen doitasun mekanizazioan, eta, horri esker, adituak gara serie ertain eta handien doitasun torneaketa konplexuan. Piezak edo multzo txikiak mekanizatzeko/mihiztatzeko prozesu integrala egiten dugu, mekanizazioarekin berarekin hasi eta ondorengo urratsekin (hala nola azaleko tratamenduekin eta artezketekin) amaitzeraino, eta pieza guztiz amaituta entregatzen diegu gure bezeroei.
Azken belaunaldiko makina eta softwareei eta sektorean dugun esperientzia handiari esker, mekanizazioak CNC tornuan egin ditzakegu, barne-fresaketekin, txabeteroekin eta barneko koipeztaketa artekekin. Gainera, gure produkzio eta kontrol baliabideei esker, gure bezeroek ezarritako tolerantziak eta zehaztapenak bete ditzakegu, eta doitasun mailarik handiena lortzen dugu.
Doitasun piezen mekanizazioetan dugun 20 urtetik gorako esperientzia zure zerbitzura.
EGILEBerrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren bilaketak gure doitasun mekanizazioko zerbitzua askotariko industria sektoreetara egokitzera eraman gaitu, hala nola energia eolikoaren, eguzki energiaren, jasotze lanen, transmisioaren, makina-erremintaren eta industriaren sektoreetara. Material mota oro mekanizatzen dugu doitasunez: altzairu mota oro, altzairu herdoilgaitza, burdinurtua, plastiko teknikoa, brontzea, letoia, kobrea eta aluminioa.
EGILE Mekanizatuak-en, esperientzia, kalitatea eta doitasuna eskutik doaz zure proiekturako mekanizazio zerbitzu eraginkor, bizkor eta zehatza eskaintzeko. Gure lorpen eta helburu nagusia kalitateari eta doitasunari dagokienez erreferentziazko enpresa bat izatea da, eta gure bezeroak pozik uztea da gure konpromisoa.
Badakigu bezero bakoitzak bere mekanizazio premia espezifikoak dituela. Horregatik, lehen egunetik inplikatuko gara zure proiektuetan, eta gure egingo ditugu proiektu horiek. Neurriko soluzioa eskainiko dizugu beti, fabrikazioa optimizatzeko eta, era horretan, entregatzeko epeak neurririk handienean laburtzeko.
Jarri gurekin harremanetan, eta gure aditu taldeak neurriko soluzio bat eskainiko dizu zure proiekturako.
IDATZI IEZAGUZU DEITU IEZAGUZU