EGILE Mekanizatuak-en, 20 urte baino gehiago daramatzagu piezen plano bidezko doitasun mekanizazioan lanean. Produkzio baliabide guztiak eta langile guztiz kualifikatuak ditugu, kalitate eta zerbitzu-estandar ezin hobeak eskaintzeko. 1998. urtean sortu ginenetik, etengabe eboluzionatu dugu, eta, ildo horretan, gure teknologia hobetu eta lan sistema berriak ezarri ditugu, kalitate bikaineko zerbitzu bizkorra eta malgua eskaintzeko.
1200 m2-tik gorako azalera dugu zure zerbitzura. Bertan, mekanizazio eremua, metrologia gela, bulegoak, biltegia eta salgaiak hartu eta bidaltzeko eremua ditugu. Halaber, Kanban-en lan egiteko aukera eskaintzen dugu; amaitutako piezen stockak ditugu gure biltegian, eta bezeroak eskatutakoaren arabera egiten ditugu entregak. Hori guztia dela eta, doitasun mekanizazioaren sektoreko enpresa nagusietako bat gara gure eremu geografikoan.
Gurekin lan egin nahi baduzu, bidali hona zure curriculum vitaea eta kontuan hartuko dugu.