Gure jarduera egiten dugun sektoreetan eskatzen diren kalitate mailak betetzeko, gure fabrikazio guztietan kalitate eta doitasunik handiena bermatzen duen neurketa ekipamendurik aurreratuena dugu. Hiru dimentsioko CNC makina bat dugu, merkatuko softwarerik modernoenarekin eta posizio anitzeko buru angeluarrarekin hornituta, eta guztiz isolatuta dago 20 ºC-ko tenperaturan klimatizatutako gela batean.
EGILE Mekanizatuak-en, kontrol ekipamenduetan inbertitzen dugu etengabe, eskakizun mailarik handienak bermatzeko eta, horren bidez, gure bezeroen premiak eta aurreikuspenak betetzeko. Gainera, esperientzia eta teknologiarik onena dugu, eta prototipoak edo lehen piezak egiaztatzeko metrologia zerbitzuak eskaintzen ditugu.
SGS enpresak ziurtatutako kalitate estandarrik zorrotzenei jarraikiz lan egiten dugu, eta gure bezeroen kalitate betekizunak eta kalitate estandarrak betetzen direla ziurtatzen saiatzen gara. Kalitate ziurtagiri bat dugu ISO 9001:2015 SGS International Certification Services enpresak ES24/00000493 ziurtagiri zenbakiarekin emandakoa. Eskuragarri duzu, halaber, ezarrita dugun kalitate politika. Nahi baduzu, honako helbide honetan eska dezakezu: ?.